Debaldeko eskualdeko hileroko azken eguenetan egin modura,
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atzo [irailak 24]. Elkarretaratzeak, hilero, Debaldeko herri batean egiten dituzte, eta atzokoan, Arrasateko Eroskiko biribilgunean sindikatuko 30 bat delegatu batu ziren.
Hain zuzen ere, Euskal preso politikoek pairatzen duten urruntze eta sakabanaketa politikoa salatu zuten han batutakoek. Jendarteari presoen “eskubideen alde eta gatazkararen konponbidearen alde indarrak batzeko” deia egin zioten delegatuek.