Lea-Artibaiko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek Eusko Jaurlaritzako Telelaguntza Zerbitzuekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu dute Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartean. Astelehenean, irailak 28, 17:00etan, emango dute Telelaguntza zerbitzu publikoa eta etxe barruko erorketen prebentzioari buruzko hitzaldia.
Telelaguntzarako aparailua. Argazkia: Irekia
“BetiON, Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoa da; konfiantzazko zerbitzu bat izateaz gain, modu independentean eta lasaitasun eta segurtasun osoz bizitzen jarraitzen laguntzen duena”, azaldu dute.