Musika, umorea eta jai giroa izan dira nagusi asteburuan Mutrikuko Mijoa auzoan
Barikuan hasi ziren San Jeronimo jaiak Mutrikuko Mijoa auzoan. Barikuan musika izan zen protagonista, zapatuan bertsoak eta domekan herri kirolak. Hiru egunetan umorea, musika eta giro ona izan direla nagusi esan dute jai batzordeko kideek.
Dzaust eta Soul Rufina taldeek nahikoa musikazale erakarri zituztela azaldu dute. «Gazteak eta helduak talde mutrikuarren donuekin dantzan ibili ziren».
Zapatuko bertso afarian 80 herritar inguru bildu ziren. Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariekin barre egin zutela esan dute. «Ondoren karaokea egin genuen, estreinako. Ordu txikiak arte abestiak abesten ibili ginen eta esperientzia polita izan zen; errepikatu egingo dugu».
Azkenik, domeka, auzotarrentzat egun berezia izan zela azaldu dute. Meza ostean, urtero egin modura, herri kirolak eta jolasak egin zituzten auzotarrek. Horretan, gainera, umeek ere parte hartu zuten. Ostean auzotarren bazkaria egin zuten eta horretan 40 lagun inguru batu ziren.
Asteburua atzean lagata, eguaztenean [irailak30] San Jeronimo eguna ospatuko dute, jaiei amaiera emanez. Eta egun horretan, gainera, Mijoa auzora joateko autobus zerbitzua egongo da herrigunetik. Autobusa 11:00etan aterako da, goiko geltokitik.