Ama Guadalupeko traineruko arraunlaria izan den Osertz Aldaik, hemendik aurrera, Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartearen kamiseta jantziko duela jakitera eman du Lekeitioko arraun taldeak. Barikuan adostu zuen akordioa klubarekin eta datozen bi denboralditan
Lekittarra trainerua zuzentzeko arduradun nagusia izango da.
Josu Aboitiz, Santi Zumaran eta Osertz Aldai, Lekeition, akordua adostu ostean. Argazkiak: Isuntza Arraun Elkartea
Josu Aboitiz orain arteko entrenatzaile izan denak bestalde, beste ardura batzuk edukiko ditu aurrerantzean. “Taldeko managerra izango da eta behe mailako taldeen arduraduna ere bai”, azaldu dute.
Aurten KAE1 Ligan lehiatu da
Lekittarra, eta sailkapeneko bosgarren postuan geratu da. Osertz Aldairen fitxaketagaz, TKEra igotzea helburu duen birmoldaketa hasiko du Lekeitioko klubak.