Ezusteko gutxi izan da aurten Ondarroako XX. Triatloian. Aurreikuspen guztiak beteta, Nuria Rodriguez Sanchez eta Pello
Osoro Gutierrez probako faboritoek irabazi dute Gerardo Saiz IX. memoriala. 1,5 kilometro igeri, 35,5 kilometro bizikletan eta 10,2 kilometro korrika egiteko
02:14:06 eta
01:57:02 behar izan zituzten, hurrenez hurren.
Ondarroako XX. Triatloia. Argazkia: Koaxi S Concept
Osorok, esate baterako, proba nagusitasun osoagaz amaitu zuen. Proba irabazteaz gain, 23 urtez azpikoetan ere lehenengoa izan zen. Mutilen podiumari dagokionez, Aitor Regillaga eta Urko Herran izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Nesken kasuan ere, Rodriguezek alde handia atera zien atzetik sailkatu zirenei. Haren atzetik helmugaratu ziren Estefania Gomez eta Aitziber Urkiola.
Helmugaratu ziren lehen ondarrutarrei dagokionez, IƱaki Saizar Portu (
02:12:54) eta Arantza Burgoa Agirregomezkorta (02:38:06) izan ziren. Burgoa, gainera, V2F kategoriako azkarrena izan zen.
Arantza Burgoa korrika. Argazkia: Koaxi S Concept
Koaxi S Concept triatloi taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkie zapatuko [irailak 26] triatloian laguntzen aritu ziren guztiei. “Batez ere, Lekeition lagundu ziguten jendetzararen, berriatuarren, markina-xemeindarren, Ispastekoen eta ahaztu zaigun guztien laguntza eskertu nahiko genuke”.