Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Markina-Xemeinen eta Ziortza-Bolibarren asteburuan egingo dituzte ondarearen Europako jardunaldiak

Aintzina Monasterio
Aulesti,Berriatua,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2015/09/29
pnga_erakutsi-6

Gizaburuagako Bengolea burdinolaren presa.

Bisita gidatuak eta forjatzearen erakustaldia egongo dira aukeran zapatuan, Markina-Xemeinen. Biharamunean, antzeko eskaintza izango dute Ziortza-Bolibarrera hurbiltzen direnek. Aurten burdinari edota burdingintzari loturiko kultura-ondarea izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako jardunaldien ildo nagusia. Horren inguruan, 200 ekitalditik gora egingo dituzte Bizkaiko 64 udalerritan. Horien artean daude, Lea-Artibai eskualdeko zortzi udalerri. Markina-Xemeinen, udaletxe aurreko Goiko Portalan burdin-jotzearen inguruko azalpenak entzun ostean ekingo diete bisita gidatuari, zapatuan. 11:00etan elkartu eta gero, besteak beste, honako lekuetatik egingo dute ibilbidea: Xemeingo parrokiako kapera eta korupeko burdin sareak, Karmengo elizaren sarrerako ateko burdin sareak, Gurutze Santuaren baselizako burdin sareak eta Andonegi eta Mugartegi jauregietako balkoien burdin sareak. Bisitaldiaren amaieran, Cesar Alcozek forja-lan artistikoaren erakustaldia emango du. Bestalde, urriaren 24ean, Oxillain burdinola eta errota bisitatuko dituzte. Ekitaldi horietan parte hartu nahi dutenek telefono zenbaki honetan eman behar dute izena: 946 166 303. Bestela, helbide honetara idatzita apuntatu daiteke: kulturgunea@uhagon.com. Leku kopurua mugatua izango da. Bestalde, Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar museoan, 12:30ean dute hitzordua domekan. Han, Erdi Aro Berantiarrari buruzko aretoan elkartu, eta burdinoletako garai bateko lana izango dute hizpide. Halaber, Bolibarko azken errementaldiko tresnak eta lanabesak ikusiko dituzte. Ondoren, kanpora irten eta Muskizko El Pobal burdinolako Luisma Turuelo errementariak forjatze tradizionalaren erakustaldia emango du, hainbat pieza eginez. Bisitaldia amaitzeko, sagardoa dastatuko dute bertan bildutakoek. Bisita gidatura joateko asmoa dutenek, honako telefono zenbakira deitu beharko dute apuntatzeko: 946 164 114. Era berean, email bat bidali dezakete helbide honetara: info@simonbolivarmuseoa.com. Eskaintza zabala Bertoko udalerrietan bisita gidatu ugari egongo dira aukeran urriko asteburuetan. Aulestin, esaterako, hiru bat kilometro inguruko ibilaldia egingo dute. Udalerrian hiru burdinola handi eta hiru txiki egon ziren, eta burdin mea eraldatzeko prozesuaren inguruan ariko dira. Lekeition, Uriarteko agiritegian gordetako agirietan oinarrituriko hitzaldia emango du Pilar del Valle Lersundik. XVII. eta XVIII. mendeetan udalerrian zeuden burdinolei buruzko argibideak emango ditu. Ondarroan Bizkaiko burdinaren hamarrena ekoizten zuten XVIII. mendean, eta udalerriak burdina erauzi eta merkaturatzearekin beti izandako loturaz ariko dira. Hitzaldi zikloak, bisita gidatuak eta erakusketa izango dira aukeran, urri osoan zehar. Hala, urriaren 25ean, hiribilduaren ikur nagusia den burdinazko zubia zabalduko dute, hau da, herriko altxor preziatuenetakoa den Alfontso XIII.aren zaldain birakaria. Berriatuan, burdinak udalerriarekin izan duen lotura aztertuko dute bisita gidatuan. Burdina nola aurkitu, erauzi, garraiatu eta lantzen zuten azalduko dute. Burdinak Lea ibaian garrantzia itzela izan zuen, eta horren adibide dira haranean dauden burdinolen arrastoak. Horren inguruko informazioa biltzeko Munitibarko Bengola zentroan hasiko dute bisita, eta gero, Gizaburuagako Bengolea burdinolara eta errotara joango dira. Ispasterren, bisitaldia eta erakustaldia uztartuko dituzte. Makina-erremintan espezializatutako Danobat Ispaster enpresa bisitatu, eta Leartikerren eskutik 3D teknologia zertan datzan ikusiko dute. JARDUNALDIEN EGUTEGIA:
  • URRIAK 1-31: Ondarroa. Arrantzarako tresnen erakusketa.
  • URRIAK 3: Markina-Xemein. 11:00etan, Goiko Portalan.
  • URRIAK 4: Ziortza-Bolibar. 12:30ean, Simon Bolivar museoan.
  • URRIAK 15: Ondarroa. 19:00etan, Burdin ibilbidea Artibai eskualdean hitzaldia (gazteleraz).
  • URRIAK 17: Lekeitio. 18:00etan, Azkue kultur etxean.
  • URRIAK 17: Berriatua. 11:00etan, Herriko plazan.
  • URRIAK 22: Ondarroa. 19:00etan, Burdina eta Ondarroa: pasarte historikoak hitzaldia.
  • URRIAK 24: Aulesti. 10:00etan, San Juan plazan.
  • URRIAK 24: Ispaster. 10:00etan, Danobat-Lealden.
  • URRIAK 24: Markina-Xemein. 11:00etan, Uhagon kulturgunean.
  • URRIAK 24: Ondarroa. 10:00etan, Akilla meategira bisita gidatua.
  • URRIAK 24: Ondarroa. 10:30ean, Burdinaren artea Ondarroan bisiga gidatua.
  • URRIAK 25:  Ziortza-Bolibar. 12:30ean, Simon Bolivar museoan.
  • URRIAK 25: Ondarroa. 13:00etan, Alfontso XIII.aren zubiaren irekiera.
  • URRIAK 29:  Ondarroa. 19:00etan, Plaiko zubixe hitzaldia.
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.