Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

IV. Emakumeen Mundu Martxa Bilbora helduko da domekan

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2015/09/30
Martxoaren 8an abiatu zen Emakumeen Mundu Martxa, Kurdistanetik. Eta urriaren 17an Lisboan amaituko da. Lea-Artibaitik igaroko ez bada ere, Busturialdean egingo du geldialdia martxak; urriaren 3an Gernika-Lumora ailegatuko da. Izan ere, irailaren 28tik urriaren 4ra arte Euskal Herrian barrena dabil martxa feminista. Martxak Gure gorputzak, gure territorioak lema dauka eta lau ardatzetan banatuta daude aldarrikapenak: Sistemarteko indarkeria, bizitzaren iraunkortasuna, gorputzak eta sexualitateak eta sarean lan egitea eta aniztasuna kudeatzea. Martxak pertsonen osotasuna, aniztasuna, eskubideak eta asktatsunak errespetatzeko aldarria egiten du eta horregatik guztiagatik, Ondarroako Etxelila Emakumeen Topalekuak ere atxikipena eman nahi izan dio. “Animatu eta eman atxikimendua”: http://emakumeenmundumartxa.eus/atxikimendua-eman Bide beretik, urriaren 4an Bibon egingo den ekitaldi nazionalera joateko deia ere luzatu dute. Eta nola ez, urriaren 17an Lisboan egingo den martxaren amaierako ekitaldirako ere deia zabaldu dute. Izan ere, Euskal Herritik autobusak antolatuko dira azken ekintza horretara joateko. Emakumeak Mutrikun Abian taldeak ere deialdi hori egin nahi izan du Mutrikun. «Bilbon egingo dena itzela izango da, eta bateko zein besteko ekintzetara joateak merezi duela uste dugu». Emakumeen martxak euskarazko webgunea ere badauka, bai eta webgune orokorra ere. Egitaraua ere ikusgai dago. Horrez guztiaz gain, Bandera moreak kantua egin du Perlak taldeak martxa feministarako, Uxue Alberdiren hitzekin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.