Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Olazko eulien arazoari irtenbide bat eman nahian dabiltza auzotarrak eta Mutrikuko Udala

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/09/30
Mutrikuko Olatz auzokoek bertan dagoen euli izurriteari irtenbide bat emateko eskaerarekin jarraitzen dutela jakitun, Mutrikuko Udalak auzotarrekin batera indarrak batzea erabaki du. Auzotarrek laguntza begi onez ikusi dute, eta hartara, arazoari irtenbidea emateko lehen pausoak ematen hasiak dira.
Olazko auzotarrak protestan

Olazko auzotarrak protestan

Atzo [irailak 29], esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunekin batzartu ziren sei auzotarrek osatutako taldea eta Jose Angel Lizardi alkatea. Lizardik nabarmendu duenez, auzotarren kexei babesa ematera joan zen. “Gure baserritarrak babesteko asmoarekin joan nintzen. Haien eskariei indarra emateko”. Lehen batzar hori Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiarekin egin zuten. Alkateak agertu duenez, aldundiko ardurdadunek ondo ulertu zituzten baserritarrek emandako argudioak eta egindako eskariak. “Gaiaren inguruan jakitun daudela esan digute, eta euren aldetik ere laguntza jasoko dugula”. Olazko auzotarrak euliak erakusten Martitzenean [irailak 29] hartu ziren erabakien artean, bi urrats nagusi izango dituen plan berezi bat prestatu beharko dela adostu zuten. Lehenik eta behin, txosten juridiko bat prestatu beharko dela nabarmendu du Lizardik. “Txosten horren arabera, bisoi haztegiak ezarritako arauak betetzen ez baditu, udalak enpresari lizentzia kendu edo ez erabakitzeko zer eskumen dugun jasoko du, besteak beste”. Txostenari dagokionez, berau ahalik eta azkarren jasoa eduki nahi dute udal ordezkariek. Hala, aholkularitza enpresekin harremanetan hasita dago udala. Planaren bigarren urratsa, ordea, hainbat agente batuko dituen mahai bat osatzea izango litzateke. Mahai horretan bakoitzaren iritziak jaso eta interes guztiak bat egiten ahaleginduko dira. Modu horretara, Olazko auzotarrak kezkatzen dituen gaiari jarraipen estua egingo litzaioke. Euliak Mahai horretan, hain zuzen ere, gaiarekin zerikusia duten agente guztiek parte hartzeko proposamena egin dute. Aldundiko hainbat adituez gain, auzotarrak eta udala ere batuko ditu.Horrez gain, mahai horren barruan bisoi haztegiko enpresako kideek ere parte hartzea beharrezkoa ikusten dute udal ordezkariek. “Gure aldetik, enpresari parte hartzeko gonbitea egiten diogu. Izan ere, denon artean adostasun batera iritsi nahi dugu, arazoari behin betiko irtenbidea emateko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.