Asteburu honetan ekingo dio denboraldi berriari Artibai Futbol Taldeak. Prest daude jokorako. Entrenatzaile berriekin eta ilusio berrituagaz aterako dira aurten, berdegunera.
Artibai Futbol Taldeko jokalari guztiak. Argazkia: Karmelo Undurraga/Foto Makina
Iazko modura, bost taldek osatuko dute Artibai Futbol Taldea: nagusien taldeak, gazteenak, kadeteen biak (Arretxinaga eta Artibai), eta txikienak. Horrela, denetara, 96 jokalari izango dira Markina-Xemeingo taldeko kamisetak jantziko dituztenak.
Taldeak
Entrenatzaile berria izango dute
Lurraldeko bigarren mailan jokatuko duten nagusiek, Iker Santos ondarrutarra. Asier Akarregik lagunduko dio taldea goiko postuetara bideratzen, eta 23 jokalari izango dituzte hamaikakoa osatzeko.
Zapatuan, urriak 3, du lehen hitzordua nagusien taldeak. Iurretako B izango dute aurkari Larrako Zelain 15:30ean jokatuko duten partidan.
Artibai Futbol Taldeko nagusien taldea. Argazkia: Karmelo Undurraga/Foto Makina
Gazteen taldeak ere entrenatzaile berria izango du. Horrela, Iñaki Urrosoloren gidaritzapean ibiliko dira gazteen bigarren mailan jokatuko duten 21 futbolariak. Urrosolo ere ez da bakarrik egongo, Aritz Carrasco izango du-eta laguntzailea.
Gazteak baina, beste bi aste gehiago izango dituzte datorren denboraldia prestatzeko. Izan ere, urriaren 18ra arte, ez dute ligarik hasiko.
Elkarren kontra
Barroetan eta elkarren aurka jokatuko dute lehenengo partida Arretxinagak eta Artibaik. Zapatuan, 17:00etan, irtengo dira
kadeteen talde biak Barroetako zelaira irabazteko gogoz.
Aurten ere, kadeteen bi talde mantendu ditu Artibai Futbol Taldeak. 18 jokalarik eramango dute Arretxinagako kamiseta laranja eta 17k, aldiz, Artibaiko zuria. Idoia Arantzamendi eta Fran Martin ariko dira aurten ere kadeteak entrenatzen, Artibaikoak akuilatuko dituzte aurten. Arretxinaga taldearen entrenatzailea berriz, Iñaki Oliba izango da eta Aitor Olabe izango du laguntzailea.
Azkenik, Oihane Agirreoak eta Ekaitz Salcedok hartuko dute
txikien mailako 17 jokalarien ardura.
Zuzendaritza batzordean, bestalde, aldaketa gutxi. Adan Onaindia eta Luis Mari Ibarluzea zuzendaritza batzordeko kide berriak izango dira.
Zuzendari Taldea:
Joxe Ansola: Lehendakaria
Niko Unanue: Lehendakari-Ordea
Josu Aldazabal: Kirol arduraduna
Jon Koldo Gandarias: Diruzaina
M. Jesus Salaberria: Idazkaria
Bokalak:
Ane Mendizabal
Juan Luis Mandiola
Jose Luis Mendikute
Iñaki Ibarluzea
Adan Onaindia (Kide barria)
Luis Mari Ibarluzea (Kide Barria)