Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, Orientazio Ibilaldia egingo da domekan, urriak 4, Markina-Xemein inguruetan. 10:30ean jarri dute irteera ordua Arkupean, eta bertan egongo den mahaian emango dituzte arauak, ibilbidearen nondik norakoak eta argibide guztiak. Mendigoizale guztiak baina, batez ere ume eta gaztetxoak gonbidatu ditu Artibai Mendigoizale taldeak irteerara.
13:00etan amaituko da orientazio ibilbidea, mokadutxoagaz.
Umeak 2013ko Orientazio Ibilaldian parte hartzen. Argazkia: Artibai Mendigoizale taldea