Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Umeen Arrantza Lehiaketak Ondarroako moilak umez beteko ditu zapatuan

Asier Alkorta
Ondarroa
2015/10/02
Aurtengoa 17. lehiaketa izango da. Elkarteak jakitera eman duenez, lehiaketa hasi aurretik ere izena emateko aukera egongo da, betiko lez. Lehiaketan 4 urtetik 14 urtera arteko umeek parte hartu ahalko dute. Ondarrutarrek ikastetxeetan izena eman ahal izan badute ere, inguruko herrietatik ere jende asko etortzen dela badakite Arrigorrikoek. “Horregatik, egunean bertan ere izena emateko aukera ematen diegu”. Lehiaketa 15:00etan hasten denez, izena eman nahi dutenek 14:00ean frontoira agertu beharko dutela esan dute. Ordu horretan baita ere, parte hartzaile guztiei poltsa bat emango zaie. “Poltsan ogitartekoa, freskagarria eta arrantza egiteko behar duten zenbait material emango zaie”.
Iazko arrantza lehiaketako sari banaketa, frontoian. Argazkia: Zunbeltz Bedialauneta

Iazko arrantza lehiaketako sari banaketa, frontoian. Argazkia: Zunbeltz Bedialauneta

Behin izena emanda eta nork bere poltsa jasotzen duenean, 15:00etan, txupinaren eztandagaz batera, kalejiran aterako dira guztiak. Eta kalejira amaitu orduko arrantza egiteko nork bere tokia hartuko du. Araudia Lehiaketak baina, arauak ditu, eta horiek frontoian irakurgai egongo direla azaldu dute. “Han irakurri ahalko dituzte zeintzuk diren baldintzak”. Arau horien artean daude ondokoak ere: Arrantza eremua portutik Zubi Zaharreraino mugatuko da, ezingo da lazunik arrantzatu eta arrantza amuagaz egin behar da. Arrainen tamaina ere kontuan hartu behar dela diote: “Zazpi zentimetro baino gutxiagoko arrainek ez dute balioko”. Lehiaketari hasiera ematen zaion modu berean emango zaio amaiera ere. Alegia, txupinagaz. “17:30ean bigarren txupina entzungo dute parte hartzaileek. Horrek gauzak jaso eta berriro frontoira joan behar dutela esan nahi du”. Behin parte hartzaile guztiak frontoian batzen direnean, sariak banatuko dituzte Arrigorri elkartekoek.
Herritarrak, iazko arrantza lehiaketan parte hartzen. Argazkia: Zunbeltz Bedialauneta

Herritarrak, iazko arrantza lehiaketan parte hartzen. Argazkia: Zunbeltz Bedialauneta

Sari asko egongo direla azaldu dute. “Zortzi edo bederatzi sari banatuko ditugu. Baina parte hartzaile guztiek jasoko dute zer edo zer”. Lehiaketaren filosofia Arrantza lehiaketa umeena dela azaldu dute elkarteko kideek. “Gure helburua umeei arrantza egiteko ohitura barneratzea eta nola ez, arrantza egiten irakastea da. Asmo horri jarraituz hasi ginen lehiaketa antolatzen”. Horrela ba, izena ematen duten umeen senideei umeei arrantza egiten lagatzeko eskatu nahi izan diete. “Nagusien arteko lehiakortasunak albo batera utziz, arrantza egin dezatela umeek, lehiaketa haientzako da eta”. Modu berean, zenbaitek lehiaketari egindako kritikak ere umoretsu hartu dituzte elkartekoek. “Lehiaketak ez dauka inolako asmo txarrik”. Azken urteetan umeen arrantza lehiaketak arrakasta handia eduki duela-eta pozik daude Arrigorriko kideak. “Pozgarria da lehiaketak horrelako oihartzuna edukitzea”. 2014an 433 umek parte hartu zuten eta 2013an 459 izan ziren kainabera hartu eta moilan jarri zirenak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.