Jai erraldoiagaz hasi zuten zapatuan, lekeitiarrek, ikasturte osoan martxan izango duten aisialdi zerbitzua. “Pozik” eta parte hartzeko “gogoz” ibili ziren ume, gaztetxo eta gurasoak plazan eduki zuten jaian. Lehen asteburuan, 60 gaztetik gora elkartu direla Gaztegunean nabarmendu dute Lekittoko Aisialdi Taldekoek.

Aisialdi Zerbitzuaren hasierako jaialdia. Argazkia: Lekittoko Aisialdi Taldea
“Balorazio positiboa egiten dugu” esan dute, ekintza guztiak, –jolasak, fruta brotxetak, puzgarriak…– ondo-ondo joan zirela azpimarratuz.
Aisialdi Zerbitzuaren lehen ekitaldiak datorren asteburuan izango dituztela ere aurreratu dute Lekittoko Aisialdi Taldekoek. Lekeition egingo diren Tximinoiaren Jardunaldietan hartuko dute parte.