Lapurretan egin zuten joan den bariku gauean Markina-Xemeingo Eroski dendan. 09:15ak aldera, txono bategaz eta paineluagaz estalita zegoen pertsona bat saltokira sartu eta kutxan zegoen behargina arma bategaz mehatxatu zuen kutxa irarleko dirua lapurtzeko. Baina, dendako arduradunak jakitera eman dutenez, dirua hartu eta berehala ihes egin zuen lapurrak.

Eroski denda dagoen kalea.
Mehatxatu zuten behargina ez zegoen bakarrik, eta haren laguntzara joan ziren besteak. Ertzain etxera deitu eta hurrengo egunean salaketa jarri zuten. Ertzaintza lapurreta ikertzen ari da.
Bestalde, beste lapurreta bat ere salatu dutela berretsi du Ertzaintzak. Iderrega kalean gertatu zen, zapatu eguerdian.