21:30etatik aurrera lehiatuko dute. Nabarniz jatetxeko (Nabarniz), Amalloko Giñarregi elkarteko eta Mungiako Goietas tabernako ordezkariek jokatuko dute lehen saioa.
Gero, domekan eta astelehenean egingo dituzte beste bi saioak. Egun horietan 18:00etan hasiko da lehia.
Aulestiko Maider Uriartek eta Juan Martiartuk eta Mungiako Goietas tabernako kide batek hartuko dute parte domekan.
Astelehenean, berriz, Mañuko Erauskin, Berangoko Goitia eta Urdulizko Zalbide iturgintzako ordezkaria ariko dira nor baino nor gehiago.
XXX. Zaldi-mando proben sariketan Ispasterko harria erabiliko dute. Abereen oinarrizko pisua 400 kilogramokoa izango da, eta saioak hasi baino ordu bete lehenago egingo dituzte pisaketak.