Mendexako zumba ikastaroan izena emateko epea zabalik dago
Ikastaroan izena emateko interesa duten herritarrek hilabete honetan apuntatu behar dute.
Horretarako udalerriko kiroldegian eman behar da izena. Bertatik pasatu ezin direnek ttelefono zenbaki honetara deitu lezakete: 670 273 557.
Azaroan hasiko dira Zumba ikastaroarekin eta Unai Centenok izango du ikastaroa emateko ardura.
Astearteetan eta ostegunetan bilduko dira Zumba dantzatzeko. Saio bat 15:00etatik 16:00etara egingo dute, eta bestea 16:15etatik 17:15etara izango da.