Ikastaroan izena emateko interesa duten herritarrek hilabete honetan apuntatu behar dute.
Horretarako udalerriko kiroldegian eman behar da izena. Bertatik pasatu ezin direnek ttelefono zenbaki honetara deitu lezakete: 670 273 557.
Azaroan hasiko dira Zumba ikastaroarekin eta Unai Centenok izango du ikastaroa emateko ardura.
Astearteetan eta ostegunetan bilduko dira Zumba dantzatzeko. Saio bat 15:00etatik 16:00etara egingo dute, eta bestea 16:15etatik 17:15etara izango da.