Berriatuko Udalak Erandioko emakumearen hilketa gaitzetsi du
Hilketa “irmoki” salatzeko, Berriatuko Udalak herritar guztiei dei egin gaur [urriak 7], 18:30ean, Berriatuko Emakume Taldeak deituta udaletxe aurrean egingo den mobilizazioan parte hartzera. “Berriatuko Udalak emakumeen kontrako indarkeria behin betiko amaitu arte lan egingo du, eta hauek jasaten duten zapalkuntzari aurre egiteko konpromisoa berresten du”.
Berriatuko udal ordezkarien esanetan, gaur egun, jendartean, “indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da”. Halaber, errealitate hori gehienetan ezkutuan geratzen dela diote. “Emakumeen kontrako indarkeria jendartean errotu eta hezten den indarkeria da. Arazoa kolektiboa izanik, herritarron ardura da indarkeria matxistari aurre egitea”.