Beste urte batez,
Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) ekintzaileei laguntzeko deialdia jarri du abian. Eskaerak egin nahi dituztenek azaroaren 9ra arteko epea izango dute, eta proiektuen aukeraketa eskaerak iristen diren ordenaren arabera egingo direla jakitera eman dute.
Iaz egin zen Mutrikuko enpresa proiektu lehiaketako irabazleak
Debabarrenean, esate baterako, diru laguntza horiek bideratu eta banatzeaz
Debegesa Garapen Agentzia arduratuko da. Debegesako arduradunek adierazi dutenez, gainera, “aholkularitza eta beharrezkoa duten laguntza” eskainiko zaie ekintzaileei. “Hain zuzen ere, Debegesak prestatzakuntza eta trebakuntza programa zehatz bat prestatu du onuradun izango diren ekintzaileei zuzenduta”. Lan horietarako 71.200 euro bideratuko dituzte.
Laguntzei dagokionez, horiek bi lerrotan banatuko dira. Batetik, negozio ideia bat izanik ideia hori aztertu eta garatu nahi dutenak, eta, bestetik, enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun plana eginda duten ekintzaileei eta proiektu hori abian jartzeko behar diren jarduerak egin nahi dituztenak.
Gazte ekintzaileak. Argazkia: Mutrikuko Udala
Diru laguntzen kopuruak, aldiz, modu honetara banatuko dira; enpresa ideia bat garatzeko, gehienez, 1.000 euroko laguntza banatuko da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari.
Laguntzen inguruko informazio gehiago jaso edota eskaerak aurkezteko eskaera orria
Debegesaren webgunean aurkituko dituzte interesatuek.