Erromesek Markina-Xemeingo aterpetxean utzitako borondatea Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuei ematea erabaki dute Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak. Lea-Artibaiko Amankomunazgoak kudeatzen ditu Markina-Xemeingo gizarte zerbitzuak, eta beraz, diru hori gizarte behar larrietarako, larrialdi laguntzarako edo gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonei prebentziozko laguntza emateko erabiliko dutela jakitera eman dute.
Karmeldarren komentuko erromesen aterpetxea.
Urtero, Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteko boluntarioak arduratzen dira Markina-Xemeingo aterpetxearen kudeaketagaz. Boluntarioek doaneko zerbitzua eskaintzen dute, eta aterpetxean ematen den zerbitzuagatik ez da ordaintzen. Hala ere, aterpetxearen laguntzarako borondatea uzten dute erromes batzuek. Guztira, aurten, 6.000 euro eman dituzte.