12:00etan ipini dute hitzordua. Bost parte hartzaile izango dira aurtengoan, eta bizkaitarrak izango dira gehienak.
Hain zuzen ere, Bizkaitik Enrique Mendiguren Riki txakurragaz, Angel Azkorbebeitia Txati txakurragaz eta Juan Egurrola Bat txakurragaz ariko dira lehian.
Bestalde, Gipuzkoako eta Nafarroako ordezkari bana joango dira Ziortza-Bolibarrera. Gipuzkoatik, Jose Mari Bengoa Eder txakurragaz lehiatuko da. Eta Nafarroatik, Jose Antonio Alustizak hartuko du parte, Bat eta Jai txakurrekin.
Txapelketaren ostean ere giro ederra izango dute Muniozgurenen. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, lagun arteko bazkaria egongo da, eta erromeriak alaituko du ingurua.