Aresoko Jose Antonio Alustiza artzainaren
Jai txakurrak egin zuen lanik onena Muniozgurengo (Ziortza-Bolibar) zelaian, atzo goizean [urriak 11] , izan zen lehiaketan. 188 puntu lortu zituen Alustizaren txakurrak, bigarren gelditu zen Enrique Mendigurenen
Riki txakurrak baino puntu bat gehiago.

Jose Antonio Alustiza saria jasotzen. Argazkia: Ibon Errazu Uria
Jose Mari Bengoaren
Eder txakurrak eskuratu zuen hirugarren postua. 181 puntu lortu zituen gipuzkoarraren txakurrak. Jose Antonio Alustizak bi txakur eraman zituen artzain txakurrean arteko norgehiagokara, eta laugarren geratu zen
Bat. Bosgarren eta seigarren Angel Azkorbebeitiaren
Txati eta Juan Egurrolaren
Bat geratu ziren hurrenez hurren.
Sei parte hartzaile izan ditu aurten Muniozgurengo VIII. Artzain Txakur Txapelketak, eta lan polita egin zuten txakurrek artzainen esanetara. Txapelketaren ostean, gainera, lagun arteko bazkaria eta erromeria egon ziren Muniozgurenen Lutxurdio eta Aitziber trikitilariekin.

Jose Antonio Alustiza txapelketako irabazlea eta bere txakurra lanean. Argazkia: Ibon Errazu Uria
SAILKAPENA
- Antonio Alustizaren Jai txakurra: 188 puntu.
- Enrique Mendigurenen Riki txakurra: 187 puntu.
- Jose Mari Bengoaren Eder txakurra: 181 puntu.
- Antonio Alustizaren Bat txakurra: 146 puntu.
- Angel Azkorbebeitiaren Txati txakurra: 133 puntu.
- Juan Egurrolaren Bat txakurra: 92 puntu.