Zaldi irabazlea.
Atzo arratsaldean Mañukoak lortu zuen garaipena, zaldiagaz 3 metro eta 40 zentimetroko 71 untza eginda.
Bigarren, Mungiako Goietas tabernako ordezkaria geratu zen, 3/4-ko 3 metro eta 30 zentimetroko 69 untza eginda. Maider Uriarte aulestiarra sailkatu zen hirugarren, 1/4-ko 6 metro eta 10 zentimetroko 67 untzagaz.
Hiru egunetan banatuta lehiatu dute sariketa. Lehenengo saioa ostiral gauean egin zuten. Orduan, Mungiako Goietas tabernako ordezkaria izan zen onena, eta haren atzetik geratu ziren Amalloko Giñarregi elkarteko kidea (66 untza 2,80 m) eta Nabarniz jatetxeko ordezkaria (64 untza).
Herenegun arratsaldean, berriz, Maider Uriarte nagusitu zen. Haren ostean, Aulestiko Juan Martiartu izan zen onena: 1/4-ko 0,38 metroko 67 untzagaz. Hala, Mungiako Goietas tabernako beste kide bat izan zen hirugarrena, 1/4-ko 5 metro eta 90 zentimetroko 46 untzagaz.
Bestalde, atzo arratsaldean, Erauskinen ondoren Goitia berangoarra izan zen bigarrena, 374-ko 3 metro eta 25 zentimetroko 66 untzagaz, eta Urdulizko Zalbide iturgintzako kideak egin zuen hirugarren, 60 untza lortuta.