Partida ikusgarri eta giro onagaz gozatzeko aukera izan zuten Izarbidean eta Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolaren aldeko jaialdira joan ziren pilotazaleek. Herriko elkarte biri lagundu eta maila handiko partida bi ikusteko aukera egon zen zapatu arratsaldean Markina-Xemeinen.
Partidu bien artean ekitaldia egin zuten pilotariei parte hartu izana eskertzeko.
Lehenengo partidan, Antxonek eta Etxebak 22 eta 30 irabazi zieten Arbe eta Salegiri. Bigarren partidan, berriz, IƱaki Goikoetxea eta Xabi Inza izan ziren nagusi Egiguren II eta Alliez-ek osatutako bikoteari 35 eta 28 irabazita.
Onintza Enbeita bertsolariak ere babestu zuen ekitaldia. Bi bertso bota zituen Muxikako bertsolariak, bata hasieran eta bestea partida bien artean jaialdiaren antolatzaileek pilotarien parte hartzea eskertzeko egindako ekitaldian. Zesta-Punta Eskolako pilotari gazteek zestekin egindako arkupetik pasatu ziren pilotari guztiak Izarbidean elkarteko neska-mutilen opariak hartzeko.