Domeka arratsaldean egingo dute lehenengo saioa. Hernaniko Imanol Paolla, Asteasuko Tonio eta Laudioko Gaizka Lopez ariko dira lehian, 18:00etatik aurrera.
Astelehen gauean, berriz, Nabarniz jatetxeko kidea eta Asteasuko Andoni Mendizabal ariko dira nor baino gehiago. 21:00etan hasita jokatuko dute.
Martitzen gauean egingo dute azken saioa. Orduan, Koba aulestiarrak, Markina-Xemeingo Patxua tabernako ordezkariak eta Mungiako Goieta tabernako kide batek hartuko dute parte.
Proban 900 kiloko Aulestiko ‘harri barria’ erabiliko dute, 80 kiloko gainkargarekin.
Abereen oinarrizko pisua 450 kilokoa izango da. Horrela ez bada, gehiago duten kilo bakoitzeko kilo bat gehiagoko karga hartuko dutela zehaztu dute antolatzaileek.
Parte hartzaile guztiek jasoko dituzte sariak. Lehenengoak 750 euro eta Iluntzar tabernak emandako manta jasoko ditu. Bigarrenak 650 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak 575 euro. Gainontzekoek 525 euro eta 425 euro arteko diru-saria jasoko dute.