Umeentzako antzerkia ikusgai Aulestin, barikuan
Trolebu kultur elkateak antolatuta, Bikokote haur-antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute umeek. Emanaldia udal aretoan eskainiko dute, 18:00etan hasita.
Txontxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da Bikokote. Bi bale arrantzale dira protagonistak. Istripu batek irla galdu batera eraman zituen eta bertako bizimodua arintze aldera bi koko hartu eta txotxongiloetara jolasten dira.