Hilabete honetan hiru batzar egingo dituzte udal ordezkariek. Lehenengoa, zapatu honetan izango da Iruzubietako soziedadean. 11:00etatik aurrera, auzo horretako eta Arta auzoko bizilagunegin elkartuko dira.
Datorren asteko zapatuan Zeinka-Ziarregiko auzotarrekin egingo dute bilera. 11:00etan elkartuko dira Zearregiko soziedadean.
Bestalde, azken batzarra hilaren 31an egingo dute. Orduan, Goierri eta Elizaldeko auzotarren txanda izango da. 11:00etan jarri dute hitzordua udaletxean.
Batzar hauekin herritarren premiei erantzun nahi die udalak: “Horretarako ezinbestekoa da herritarren premiak, gabeziak, nahiak, kezka edota ardurak zeintzuk diren jakitea”.
Udaleko ordezkariek zehaztu dutenez, gauza “asko” dute egiteko. Eta horretarako auzotarren ekarpenak kontuan hartuko dituztela adierazi dute. Horrela, datozen lau urteetarako lanen antolaketa finkatuko dutela azaldu dute.
Bestalde, zehaztutako egun eta orduei dagokienez, auzotarrei ondo ez badatorkie udaletxera bertaratzeko eskatu diete, aldaketaren bat egin behar bada denen artean adosteko.