Urritik hasi eta maiatzera bitartean, hainbat ikastaro emango dira Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan. Ikastaroen arduradunek nabarmendu dutenez, aurten ere hainbat arlo landu eta beste hainbat esparru ukituko dituzten ikastaro sorta eskainiko dira. Aurtengo ikastaroan feminismoa, literatura, emakumeen osasuna, adiskidetasuna, komunikazioa, argazkilaritza tailerra eta beste hainbat gai landuko dira.
Aurten ere, iaz estreinako egin modura, Txirrimorraskik kudeatu duen
haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da ikastaro guztietan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, zerbitzu hori behar dutenek astebete aurretik jakinarazi beharko dute.
Auto mekanikari buruzko ikastaro bat. Argazkia: Ainara Aramaio
Matrikulazio epeari dagokionez, zabalik dagoela gogorarazi dute Jabekuntza Eskolakoek. Talde bakoitzeko, gutxienez, zazpi lagun egon behar dute, eta taldea bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula. “Gogoan eduki ikastaro batzuek plaza mugatuak dituztela. Hortaz, izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen dugu”.
Ikastaroei dagokienez, hiru hilabeteko ikastaro bakoitzaren prezioa 5 eta 10 euro artekoa da. “Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako andra gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute”.
Ikastaroetako batean batutako emakume taldea
Izena emateko
matrikula fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal Diru Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, 2. pisua). Informazio gehiago nahi izanez gero Etxelira jo edota Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailean eska daiteke.
2015-2015 ikasturteko ikastaroak