Atzo sukaldeko sarreran erreta agertu ziren egunkari zatiak.
Azkenaldian Urregarai Herri eskolan egin dituzten zenbait kalteengatik arduratuta daude ikastetxean. Kezkatuta ez ezik minduta daudela ere gaineratu dute.
Iaz eta aurreko ikasturteetan noizbehinkako kontua zena, azkenaldian asteroko gauza dela esan dute: “Ikasturtea hasi zenetik asteleheneroko kontua da”.
Hala, eragindako azken kalteak atzo agertu ziren. Hainbat egunkariren orrialdeak erreta agertu ziren sukaldeko sarreran, eta bertara sartzeko atearen azpitik ere barrura sartu zituzten orri batzuk.
Irailean ikasturtea hasi zutenetik, besteak beste, egurrezko hesia apurtuta, ate nagusiko kristala apurtuta, paperontziak apurtuta eta erreta nahiz zaborra erreta eta zabalduta aurkitu dituzte eskolako erabiltzaileek. Hala, esaterako, asteburuetan kanpoaldeko paperontziak barrura sartzen dituzte prebentzio neurri moduan.
Ikastetxeko guraso eta irakasleak ez ezik udala ere arduratuta dago. “Udalagaz harremanetan gaude, eta haiek ere kezkatuta daude. Denon laguntza beharrezkoa da egoera hau konpontzeko”.