Osteopatiaren inguruan sakontzeko asmoarekin hilabete honetarako bi hitzaldi antolatu dituzte Ziortza-Bolibarren.
Lehenengoa astelehenean izango da, eta hurrengoa, berriz, hilaren 26an. Bi egun horietan udaletxeko aretoan elkartuko dira eta osasuna eta osteopatia izango dituzte hizpide.
Maite Gonzalez ariko da hizlari lanetan. Gonzalez ezaguna da inguruan, Berriatuan osteopata moduan lan egiteaz gain, Arrate irratian ere hizlari aritzen delako.
Hitzaldiak 18:00etan hasiko dira, eta ordu beteko iraupena izango dute.