PPk itsasoko andreei onartutako hobekuntza legalak deuseztatuko ditu
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak bertan behera utzi du saregile, enpakatzaile eta neskatilen lan baldintzak arloko beste langileenekin parekatzeko Senatuan aho batez lortutako akordioa. Erabaki horren arabera, Itsas eta Arrantza sektoreko emakume langileen Babes Soziala Arautzeko Lege Proiektuak bidea zarratzen die erretiro adina aurreratzeko koefizientena onurak izateko garaian.
Asteon hartu den erabakia jakin ostean, haserre agertu da Jose Maria Cazalis EAJko senataria. Senatari jeltzalearen iritziz, «erabakiak emakumeenganako errepestu falta» agertzen du. «Lortu zena merezi dute, eta ezin da jendearekin jolasean ibili». Are gehiago, Cazalisen arabera, Alderdi Popularrak Senatuari ere «errepestu falta» erakutsi dio. «Alderi Popularrak Kongresuan duen gehiengoaren erabilera harroputza ikusirik, azkenean egia izango da hemen egiten dugunak ez duela ezertarako balio».