Etxebarriko Udalak zaldi probak antolatu ditu azaroaren lehen astebururako. Zaldi nagusiak azaroaren 6an eta 7an aterako dira probalekura, kinttopekoak, berriz, azaroaren 8an eta 9an. Zaldi probetan izena emateko eguna urriaren 23a izango da. Etxebarriko udaletxean eman behar da izena, 20:00etan.
Zaldi probak Etxebarriko probalekuan.
Abereak 400 kilotan sartu beharko dira eta hortik gorakoak gainkarga izango du: kilo bakoitzeko kilo bat. Saio bakoitzaren denbora 30 minutukoa izango da, eta zaldi bakoitzak bi itzain libre eramango ditu. Etxebarriko 800 kiloko harria erabiliko dute probetan, gehi 50 kiloko txapa.
Betiko modura, zaldi probak Euskal Herriko Kirol Federazioak kontrolatuta egongo direla jakitera eman du Etxebarriko Udalak, eta zaldiak saio bakoitza hasi baino ordubete aurretik pisatuko dituzte.
SARIAK
- 800 euro eta udalak eta Olaia jatetxeak emandako manta eta txapelak.
- 700 euro
- 600 euro
- 550 euro
- 450 euro
- 400 euro