Herritarrak
kontzientziatzea, informatzea eta gaixorik daudenei bakarrik ez daudela adieraztea. Horiexek dira minbiziaren aurkako elkarteek dituzten helburuak. Eta atzo, Bularreko Minbizitaren Aurkako Nazioarteko Egunean, beste behin ere kalera atera ziren bateko eta besteko herritarrak.
Bularreko Minibiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean Mutrikun egindako ekintza.
Mutrikun, esaterako, osasun etxean informazioa mahaia ipini zuten herritarrek; 08:30etik 14:00etara egon ziren han. Dena dela, herriko farmazietan eta zaharren egoitzan ere paparrekoak eta informazio liburuxkak utzi zituzten. Baita Apain estetika zentroan ere.
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotuta ekintza asko egiten dira. Guztiek, baina, gaixorik daudenei babesa adieraztea eta informazioa ematea izaten dute helburu nagusi.
Mutrikuar bati paparrekoa jartzen.
Izan ere, oraindik orain, asko dira bularreko minbizia emakumeen gaixotasuna dela uste dutenak. “Gehienetan emakumezkoek edukitzen dute, baina
gizonek ere eduki ahal dute; gizonezkoetan %1 baino gutxiago dira gaixotasuna sufritzen dutenak”.
Informazio mahaia 08:30etik 14:00ak arte egon da ipinita osasun etxean.