Beste behin ere Lekeitio korrikazalez beteko da. Izan ere, Lekitxo Bixirikek antolatuta,
8. Lekitxo Bixirik Herri Krossa egingo da urriaren 31n. Lasterketa egunean ere izena eman ahalko bada ere,
aurretiaz izena eman nahi dutenek urriaren 30a baino lehen egin beharko dute. Horretarako,
garraitz@garraitz.com posta elektronikora nortasun agiriko datuak bidali beharko dira. Aurretiaz izena ematen dutenek, lasterketa egunean
5 euro ordaindu beharko dute.
Lasterketa egunean izena ematen dutenek, ostera,
15:30etik aurrera plazan bertan izena eman ahalko dute, eta
6 euro ordaindu beharko dituzte.
VI. Lekitxo Bixirik Herri Krosseko irudiak.
2001etik 2012ra bitartean jaiotakoek ez dute ezer ordaindu beharko.
Egunean bertan,
umeen lasterketa eta nagusien lasterketa egingo dira. Umeen lasterketa 16:30ean hasiko da (2001 urtera artekoak). Nagusien lasterketa, aldiz, 17:30ean hasiko da (2000. urtetik atzerakoak).
Guztira,
lau irteera ordu ipini dituzte antolatzailee, urteen arabera antolatuta:
- 2012-2009 urte bitartekoak: 16:30ean aterako dira eta 450 metroko ibilbidea egingo dute, portutik.
- 2008-2005 urte bitartekoak: 16:45ean aterako dira, eta 1.050 metroko iblbidea egingo dute, portutik.
- 2004-2001 urte bitartekoak: 17:00etan aterako dira,; 1.400 metro egingo dituzte, portuan.
- 2000. urtetik atzeragokoak: 17:30ean aterako dira eta 5.500 metro egingo dituzte, herrian zehar.
Lasterketa luzea egiten duten parte hartzaileek
kamiseta bat jasoko dute eta lasterketa amaitzean, ura eta fruta emango zaie. Umeek opari berezia edukiko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.