Hegaztia
urriaren 16an aurkitu zuten Ormaiztegin,
tiroz hilda. Belatz handiari
2014ko maiatzaren 2an jarri zioten Aranzadiko kideek eraztuna, Ondarroan.
Hegaztia tiroz hilda agertu izana “larria” dela esan dute Aranzadikoek. “Ez bakarrik horrelako gertakizunak ilegalak direlako eta zigorra merezi dutelako, baizik eta Gipuzkoako ehiza kolektiboan horrelako ekintzak egiteko gai direla jakiteak kezka eta egonezina sortzen digulako ondare naturala zaindu eta ikertzen dugun elkarteei”. Horregatik,
gertaera gaitzetsi eta ehiza ilegala salatu nahi izan du
Aranzadik.
Belatz handia
Belatz handia
zorrozki babestuta dagoen espeziea dela esan dute Aranzadikoek. “Europa mailan SPEC 3 kategoria ematen zaio eta Espainia mailako Mehatxaturiko Espezieen katalogoan Interes Bereziko espezie bezala hartzen da; Euskadiko Katalogoan Espezie Arraroa bezala agertzen da”, jakitera eman dute Aranzadikoek.
Oro har, urtero tiroz hilda agertzen diren espezieen zerrenda “oso kezkagarria” dela diote: belatz handia,
gabiraia,
aztorea,
miru gorria,
arrano txikia,
hontz zuria,
lertxuntxo handia eta abar dira hilda agertzen direnak.
Gertakariaren harira, Aranzadik,, hegaztien ikerketan eta kontserbazioan duen bilbide luzea kontutan izanik eta EURINGeko (Eraztuntzeko Europar Batasuna) partaide dela kontuan izanik, Gipuzkoako ehiza kudeaketan erantzukizuna duten elkarteei zigorrak jartzea eskatzen du, Euskal Herrian horrelako ekintzak saihesteko.
Gipuzkoan legez kanpoko ehizari buruzko artikulua
Ornitologia Sailak duela gutxi argitaratu du Gipuzkoako legez kanpoko ehizari buruzko
artikulu bat European Journal of Wildlife Research aldizkarian. Aipatu artikuluan, Gipuzkoako fauna basatien Errekuperazio Zentrora tiroz hilda iritsi diren hegaztien espazio eta denbora banaketari buruz hitz egiten da. Horretarako zortzi urte bitarteko datuak ikertu dira, eta 53 espezie identifikatu dira, batzuk galtze arriskuan katalogatuak daudenak. Hegazti horiek normalean ehiza toki finkoetan agertzen dira eta hilketak urria eta urtarrila bitartean gertatzen dira. “Ebidentzian jartzen da, beraz, legez kanpoko ehiza kudeaketa hobetzeko dagoen beharra”.