Zein baino zein gehiago den erakustera aterako dira zapatuan [urriak 24] Isuntzako lehengo eta gaur eguneko arraunlariak. Batak besteari erronka bota eta desafioa prest daukate.
12:00etan neurtuko dira Lekeitioko estropada lekuan 2.000 urteko trainerua eta 2.015 urtekoa.
Lekeitioko Isuntza arraun taldea. Argazkia: Aitor Ortiz
Distantzia erdia bete beharko dute, bi luze joan eta etorri, eta joan-etorria lehenengo egiten duenak irabaziko du. Beteranoek, gainera, minutu bat arinago irtengo dute. Horrela, Isuntza Arraun Elkartearen aurretik irten, itsasargira joan eta buelta egingo dute traineruek.
Lehia bizia izango da. Traineru biak gogor entrenatzen ibili dira eta azken asteetan, eta ikuskizuna beraz, ziurtatuta dago.
Iñaki Goikoetxeak gidatuko du 2015 urteko trainerua eta Mikel Murelagak, berriz, beteranoena.
Isuntza arraun taldeak denboraldia amaitu zuenean sortu zen desafioa eta Lekeitioko arraun taldeak denboraldi berriari ekin aurretik burutzea erabaki dute. Lagunarteko ekitaldiagaz herrian giroa sortzea dute asmoa.