Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Victoria' ontziari ongietorri beroa eman diote ondarrutarrek

Domekara arte bisita gidatuak doan egiteko aukera egongo da. Fernando Agirrek egindako lanari esker, ontzia ondarrutar batena zela jakitera eman da mundu osoanOndarrutarren artean ikusmin handia sortu du Victoria ontziaren etorrerak. Atzo goizetik asko...

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/10/22

Domekara arte bisita gidatuak doan egiteko aukera egongo da. Fernando Agirrek egindako lanari esker, ontzia ondarrutar batena zela jakitera eman da mundu osoan

Ondarrutarren artean ikusmin handia sortu du Victoria ontziaren etorrerak. Atzo goizetik asko izan ziren 26 metroko luzera eta 7 metroko zabalera dituen ontziaren erreplika bertatik bertara ikustera hurreratu zirenak. Domekara bitartean ontzia barrutik ere ikusteko aukera izango da; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, bisita gidatuak egiteko aukera egongo da, doan.

Ontzia berez, eguerdian porturatu behar zen, baina Bordeletik bueltan haizea alde eduki dutenez, azkarrago heldu ziren. Hain zuzen ere, herenegun gauerdian ailegatu ziren. «Espero baino arinago ailegatu gara, eta itsaso zakarra genuenez, portura sartzea erabaki genuen. Itsaso txarra eta olatu handiekin gobernatzeko oso zaila da ontzia, osterantzean, inguruetan bueltaka geratuko ginen agindutako ordua heldu arte», azaldu zuen ontziko kideetako batek.

Agindu modura, 12:00etan herritarrek ongietorria egin zieten ontziko kideei. Turrun hotsak eman zion hasiera ekitaldi xumeari, eta momentu horretan, ikurrina ere ipini zuten ontziaren masta nagusian. Ostean, Kresala Kultur Elkarteko dantzariek agurra egin zioten Rosario Fernandez kapitainari eta beragaz batera etorri ziren 14 kideei.

«Harro egoteko lakoxea»

Ongietorri xumearen ostean, kofradiako aretoan eguneko ekitaldi nagusia egin zuten. Bertan izan ziren ontziko kapitaina, logistikako arduraduna eta kontramaisua. Eurekin batera, Josu Arrizabalaga Ondarroako alkatea, eta OHZko Maria Kruz Lekunberri, Patxi Etxaburu elkarteko presidentea eta Fernando Agirre egon ziren.

Mari Kruz Lekunberri izan zen berba hartzen lehena. Hunkituta zegoen ontzia herrian ikusteko aukera zuelako, eta malkoei ezin eutsirik egon zen. «Guretzat oso pozgarria da hau posible egitea. Fernando Agirre gure elkarteko kideak egindako lanari esker egin da, hein handi batean. Liburu eta dokumentu artean ibili da, eta berari esker jakin dugu Victoriaren jabea ondarrutar bat zela».

OHZko kideak gaineratu zuenez, Munduari bira eman zion lehen ontzia ondarrutar batena zela jakitea herritar guztiak «harro egoteko moduko» berria da.

Horren ondoren, ontziaren kapitainak Victoria ontziaren (Santa Maria, izatez) jabea ondarrutarra zela ziurtatzen duen protokoloaren kopia bat eman zion alkateari. Sevillako artxibo historiko probintzialean dagoen dokumentuan idatzita agertzen denaren arabera, Santa Maria ontziko jabea Domingo de Apallua ondarrutarra zen.

Dokumentu garrantzitsua

Alkateak pozik jaso zuen ziurtagiriaren kopia. Josu Arrizabalagak nabarmendu zuenez, dokumentuak ziurtatzen duen datuak Munduko historian sartu du Ondarroa.

Jarraian, dokumentuak Ondarroarentzat duen garrantziaz aritu zen Fernado Agirre OHZko kidea. Besteak beste, zortzi hilabetez egindako ikerketa luzearen berri eman zuen. Bere esanetan, ikerketa hasteko lehen argibidea Juan Gilen liburuan aurkitu zuen. «Ikerketaren hastapena izan zen, eta datu horri tiraka luze aritu ostean, beste guztia jakitea lortu nuen».

Agirrek nabarmendutakoaren arabera, Magallanesek Munduari bira emateko erabili zuen ontzia Sevillako kontratazio etxeak konfiskatu egin zion Apalluari. «Teknikoek ezarritako prezioa eman zioten, 800 urrezko dukat, berak hasiera baten ordaindutakoa baino gutxiago».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.