Aurrekoetan bezala, aurten ere, Liburutegiaren Egunagaz bat egin, eta hainbat ekintza egingo dituzte egun horri begira Lea-Artibaiko hainbat liburutegitan; Markina-Xemeinen eta Ondarroan egingo dira ekintzak.
Markina-Xemeinen, esaterako, Leire Aranok Peru Abarka lehiaketako lan irabazlea (
Betiko atzo? liburua) aurkeztuko du gaur (urriak 23, 20:00etan, udaletxean). Aranogaz batera, Belen Lucas ilustratzailea ere egongo da. Izan ere, biak izan ziren irabazleak (idazleta eta ilustratzailea). Saioan udaleko eta argitaletxeko ordezkariek parte hartuko dute.
Ondarroan, azkenik, lau egunetan, ipuin kontalaria izango da, Liburutegiaren Eguna ospatzeko:
- Urriaren 26a. Oihana Etxegibel ipuin kontalaria. 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean, liburutegian. Bost urteko umeentzat.
- Urriak 31. Irakurketa taldearen saioa. Gaizka Zabalaren Jende desegokia liburua atzergai.
- Azaroak 6. Ines Bengoa ipuin kontalaria. 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean, liburutegian. LH2. mailako umeentzat.
- Azaroak 10. Pantzart ipuin musikatua. 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean, liburutegian. Lau urteko umeentzat.
- Azaroak 17. Lupe Lekuona ipuin kontalaria. 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean, liburutegian. LH 1. mailako umeentzat.