Liburutegiaren Egunerako hainbat ekintza, Lea-Artibai eta Busturialdean
Busturian, Gernikan, Markina-Xemeinen eta Ondarroan egingo dute bat egunagaz. Ipuin kontaketak, Peru Abarka lehiaketako liburu aurkezpena, antzerkia eta gehiago egingo dituzteAurrekoetan bezala, aurten ere, Liburutegiaren Egunagaz bat egin, eta hainbat...
Busturian, Gernikan, Markina-Xemeinen eta Ondarroan egingo dute bat egunagaz. Ipuin kontaketak, Peru Abarka lehiaketako liburu aurkezpena, antzerkia eta gehiago egingo dituzte
Aurrekoetan bezala, aurten ere, Liburutegiaren Egunagaz bat egin, eta hainbat ekintza egingo dituzte egun horri begira Lea-Artibai eta Busturialdeko hainbat liburutegitan; besteak beste, Busturian, Gernika-Lumon, Markina-Xemeinen eta Ondarroan.Bihar ospatuko da egun hori, baina ekintza danak ez dira egun horretan egingo. Gernika-Lumoren kasuan, biharko eguna aprobetxatuko dute, liburutegira doazenei liburuak oparitzeko.
Busturian ere, izango da zegaz gozatu bihar; izan ere, antzerkia izango dute aukeran lau urtetik gorako umeek.
Markina-Xemeinen, bestalde, Peru Abarka lehiaketako irabazlearen liburua aurkeztuko dute.
Ondarroan, azkenik, lau egunetan, ipuin kontalaria izango da, Liburutegiaren Eguna ospatzeko.