Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Uhagon kulturgunearen hamargarren urteurren jaia ospatuko dute Markina-Xemeinen

Markina-Xemein
2015/10/23
Herriko kulturaren bilgune izateko asmoz sortu zen Uhagon kulturgunea. Zeuden kultur eta kirol eragileei espazio berri bat eskaini eta herriko aisialdi eta kultur egitasmoak indartzeko, herritartasuna eta partaidetza ardatz izanik. Markina-Xemeindarren eta udalaren bultzadaz aurrera egin zuen egitasmo harek hamar urte bete ditu eta egun osoko jaiagaz ospatu nahi dute zapatuan [urriak 24].
Jendea ikuskizun bat ikusten kulturgune kanpoan 2007ko irailean. Argazkia: Uhagon Kultur Elkartea

Jendea ikuskizun bat ikusten kulturgune kanpoan 2007ko irailean. Argazkia: Uhagon Kultur Elkartea

Hamar orduko egitaraua prest dago, eta herrian dagoen kulturaren erakusgarri txiki bat izango dela aurreratu dute. «Kultur mugimendu oparoa daukagu herrian eta horren adibide txiki bat izango da», azaldu dute Uhagon kulturgunea kudeatzen duten Aintzane Gandiagak eta Tere Bringasek. Oxillain burdinolara egingo den bisita gidatuagaz hasiko da jaia. Pedro Bernardo Villareak de Berrizen lanaren berri bertatik bertara jakiteko aukera izango dute bisitan parte hartzen dutenek. Kulturgunean, bestalde, adin guztientzako arte tailer irekiak egongo dira goizean. Emanaldiak Zirko tailerrak eta zuzeneko emanaldiak beteko dute arratsaldea. Zirku-arteetara hurbilduko ditu herritarrak Xabi Larrea artistak eta ondoren musika, dantza, kantua, bertsoak, eta antzerkia egongo dira herriko beste hainbat elkarte eta artisten eskutik. Horretaz gainera, Uhagon kulturgunearen hamar urteetako ibilbidea laburtzen duen bideo bat ere emango dutela jakitera eman dute kulturguneko kudeatzaileek, eta jaiagaz amaitzeko mokadutxoa hartzeko aukera ere egongo da. Egun guztian zehar egongo da, bestalde, urte guzti horietako argazki sorta ikusteko aukera ere. Uhagon kulturgunearen filosofiari jarraituz, herritar guztientzako bilgune izango da beraz, zapatuan ere Markina-Xemeingo kulturgunea, herritarrak kulturaz blai egiteko lekua. EGITARAUA 11:00. Bisita gidatua (Oxillain). 12:00. Interbentzio artistikoa terrazan. 16:30-18:30. Zirko tailerrak: Malabareak, oreka, akrobaziak… 19:00. Zuzeneko emanaldiak:
  • Bertso eskola
  • Abarka antzerki taldearen Konposta operazioa
  • Musika, kantua eta dantza: Pablo Arrieta (gitarra), Ianire Krutxaga (biolina), Ivan Sierra (perkusioa), Itxaso Jaio (ahotsa), eta Ianire de Andres (dantza)
  • Julen Mandiola, gitarra elektrikoa
  • Bideo emanaldia.
20:00ak inguruan. Luntxa. Ondoren. DJ saioa EUP! irratiaren eskutik (DJ Margarita).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.