Argazkilaria: Burumendi Mendizale elkartea.
Atzo egin zuten Mutrikuko Burumendi mendizale elkarteak Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean antolatuta. Hain zuzen ere, aurtengoa 29. ibilaldia izan da. Antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldia lagun, giro ona izan zuten ibilbide osoan zehar.
Parte hartzaileek 08:00etan ekin zieten martxari. Goiko Plazatik abiatuta, honako ibilbidea egin zuten: Goiko Plaza-Samikolla-Santa Elena-Galdona-Pikope-Santa Kurutz-Tontorramendi -Doistu goikoa-Doistu bekoa-San Jeronimo-Alikante-Elorreta-Samikolla-Mutrikuko portua (moila).
Guztira 14,5 kilometroko ibilbidea egin zuten helduen ibilaldiko partaideek. Tartean, 11:00ak aldera atseden hartu zuten Mijoan hamaiketakoa eginez.
Argazkilaria: Burumendi Mendizale elkartea.
Mendizaleek Mutrikuko moilan eman zioten amaiera martxari, eta ondoren, Arkugain elkartean bazkaldu zuten.
Partaideek bazkaldu aurretik dutxatzeko aukera ere izan zuten, Moilan bertan, arraun elkartearen egoitzan.
Argazkilaria: Burumendi Mendizale elkartea.