21. Open Internacional Ciudad de San Sebastian txapelketan parte hartu du ondarrutarrak. Hain zuzen ere, tiro olinpiko egokituko hiru tiratzaile izan ziren lehian gainontzeko tiratzaileekaz batera.
Zein bere kategorian lehiatu ziren, eta txapelketa honetan lehenengo aldia da guztiak batera parte hartzen dutela.
“Oso garrantzitsua da guretzat txapelketan parte hartzen uztea, gauza handia da, eta ea gero eta gehiagotan gertatzen den hori”, zehaztu du ondarrutarrak.
Hirugarren sailkatu zen Solabarrieta: “Ez nuen ondo bota, urte eskasa daramat, burua ezin altxatuta nabil, baina, espero dut denboraldi kaskar bat baino ez izatea eta ea datorren urtera begira hobeto nabilen”.
Hala, datorren asteburuan iparraldean lehiatuko dela adierazi du.