Barikuan gurasoentzako hitzaldia egingo dute Aulestiko herri eskolan
18:00etan hasiko da emanaldia Urregarai eskolan. Hezkidetza eta genero indarkeria izeneko hitzaldian Irati Arrillaga eta Izaskun Solagaistua ariko dira hizlari lanetan.
Gurasoei zuzendutako ekitaldia denez, haurtzaindegi zerbitzua egongo da interesa duten guraso guztiek parte hartu ahal izateko.
Halaber, barikuan hitzaldira joan ezin direnek, azaroaren 6an izango dute beste aukera bat. Egun horretan ere udalerriko eskolan egingo dute hitzaldia, 18:00etatik aurrera.