Urgentziazko janari, arropa eta manta bilketa antolatu du Sahelak
Azken egunetako euriteen ondorioz sortutako uholdeek kalte handiak eragin dituzte Saharako kanpalekuetan. Hori dela eta, kanpalekuei laguntzeko kanpaina jarri du martxan Lea-Artibaiko Sahelak. Mantak, neguko arropa eta janaria bilduko dituzte, urriaren 30erako.
Aste osoan egongo dira bilketa egiten Lekeitioko Abaroa jauregian, 17:00etatik 19:00etara. Markina-Xemeinen ere martxan jarriko dute bilketa. Batzeko lekuak eskolak eta udaletxea izango dira. Ondarroan, bestalde, udal erakusketa aretoan egongo dira, 17:30etik 19:30era (astelehenetik barikura), eta 11:00etatik 13:30era zapatuan eta domekan.