Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Auzo batzarren inguruko balorazio positiboa egin du udalak

Auzo bideen eta ur hornikuntzaren egoerei buruzko kezkak jakinarazi dizkiete bizilagunek. Bilerak urtero egiteko asmoa dutela esan du Arkaitz Goikoetxea alkateakMunitibarko udalak auzotarrekin egindako batzarren inguruko balorazio positiboa egin du. «...

Aintzina Monasterio
Munitibar
2015/10/28

Auzo bideen eta ur hornikuntzaren egoerei buruzko kezkak jakinarazi dizkiete bizilagunek. Bilerak urtero egiteko asmoa dutela esan du Arkaitz Goikoetxea alkateak

Munitibarko udalak auzotarrekin egindako batzarren inguruko balorazio positiboa egin du. «Orokorrean egin dugun balorazioa nahiko positiboa izan da. Pozik gaude; jende askok parte hartu du, nahiz eta aldea igarri dugun auzoen eta herriguneen artean», zehaztu du Arkaitz Goikoetxea Munitibarko alkateak.

Irailaren 26tik urriaren 17ra bitartean herritarrekin zenbait bilera egin dituzte udaleko ordezkariek. Udala «hurragokoa» egiteko eta auzoekin hartu-emana sendotzeko asmoz bildu dira, eta haien burua bizilagunei aurkezteagaz batera, lekuan lekuko arazoen berri jaso dute.

Alkateak azaldu duenez, herrigune bietan, bai Munitibarren eta baita Gerrikaitzen ere jende gutxiagok parte hartu du. Eta ostera, auzoetan baserriak sakabanatuta egon arren, jende gehiago batu da batzarretan: «Auzo guztietan baserri bakoitzetik gutxienez bizilagun bat etorri da».

Auzotarrekin egindako bileretan kezka nagusi helarazi dizkiete. Alde batetik, auzo bideen inguruan aritu ziren, eta beste alde batetik, ur zerbitzuari buruz.

Auzo denetan errepikatu diren kontuak izan direla dio. Errepideei dagokienez, bide batzuk arriskutsu daudela eta zenbaitetan asfaltoa edo gaineko geruza apurtzen hasi dela esan diete.

Bestalde, ur zerbitzuari dagokionez, ur-partzuergoagaz duten errefrakzioa eta herritarrek erabiltzaile moduan ur-patzuergoagaz duten erlazioa izan dituzte hizpide. «Askotan kexatzen dira gauzak hondatzen direla, eta uraren hornikuntza ez datorrela ondo. Gainera, sarritan ez dute izaten erantzun arin bat ur-patzuergoaren aldetik».

Herrian lehenengoz egin dituzte auzo batzarrak, eta izandako harreragaz pozik daudela dio alkateak: «Pozik eta gustura gaude izan dugun harreragaz, ikusi dugu aintzat hartu gaituztela, eta sekula egin bako gauza bat izan da eta gustura gaude ondo irten delako».

Aurretik aipaturiko bi kontu horiek izan dira bileretan gehien aitatu dituztenak. Besteak gauza «puntualak edo anekdotazkoak» izan direla azaldu du. Esaterako, leku jakin batean iturriren bat ondo egongo litzatekeela eta txukuntasunaren eta garbitasunaren inguruko kontuak aipatu dituzte.

Aurrekontuaren arabera

Goikoetxeak adierazi duenez, dagoeneko hasi dira errepide batzuk ahal duten neurrian konpontzen. Izan ere, aurreko legealdian onartutako aurrekontua dute momentuz, eta urte amaiera arte aurrekontu horrekin moldatu beharko dute.

Aurreko astean ekin zieten bide batzuk konpontzeari. Asfaltoan txaplatak edo adabakiak jartzen dabiltza ia auzo guztietan: Aldakan, Gerrikaitzen, Totorikara bidean, Gernika-Lumora bidean… «Aurrekontuaren egoeragatik mugatuta gaude egon ere, eta aurten egiten ez duguna datorren urteko aurrekontuan sartzeko asmoa daukagu», azaldu du udalerriko alkateak.

Batzarren emaitzagaz pozik daude, eta ekimenari jarraipena emateko asmoa dute, urtero halako batzarrak eginda: « Balorazio positiboa da, eta gure asmoa da auzoetako erronda hori behintzat urtero egitea. Guretzat inportantea eta mesedegarria da bizilagunen ahotik zuzenean entzutea zein premia dagoen auzo edo leku bakoitzean».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.