EUP! irratiaren aldeko kontzertua egongo da egongo da zapatuan [urriak 31] 22:30ean, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean. Markina-Xemeingo A.D. eta Donge taldeen eta Lekeitioko Titadineren eskutik metal doinuak izango dira nagusi gaztetxeko eskenatoki txikian.
A.D. taldeko Richar (bateria), Ander (gitarra), Iban (baxua) eta Igor (ahotsa) Si vis pacem izeneko disko berria aurkeztera aterako dira Akerbeltz gaztetxeko oholtzara. Udaldiko geldialdiaren ondoren Bilboko Udondo gaztetxean eman zuten aurkezpen kontzertua markina-xemeindarrek. Oraingoan herritarrei aurkeztuko diete lan berria eta Brutal Crossover doinuez beteko dute gaztetxea.
Disko berriko Disidente kantaren bideoa ere kalean du A.D. taldeak.
Berriatuan estreinako kontzertua emanda, bigarren agerraldia egingo dute zapatuan, Donge taldekoek. Garciak (gitarra), Itxoñok (bateria), Okolak (baxua) eta Akelik (ahotsa) osatutako taldeak sei kantaz osatutako lehen maketa dauka kalean: Infernuan, Heriotz Zigorra, Tortura gelan, Gaixotasuna, Gizajaleak eta Organu kontrabandua. Kanta horiek ezagutzeko aukera egongo da zapatuko zuzenekoan.
Azkenik, Titadine talde lekeitiarrak berotuko du Markina-Xemeingo gaztetxea, doinu zaratatsu eta indartsuekin. Eromena sortuko dute Ostijen andaran edo Zulo beltzean bezalako grincore doinu gogorrekin.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.