Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal baleontzien aztarnak bilatzeko proiektuaz berba egingo dute gaur

2017ko ekainean espedizio bat egingo da. Norbanakoek espedizioan parte hartu ahalko dute. Proiektua aurkeztu eta xehetasunak emango dituzte gaur Lekeition5A Incentive Planners enpresak euskal baleontzien aztarnak jarraituz Kanadara egingo duen espedizi...

A.A.
Lekeitio
2015/10/28

2017ko ekainean espedizio bat egingo da. Norbanakoek espedizioan parte hartu ahalko dute. Proiektua aurkeztu eta xehetasunak emango dituzte gaur Lekeition

5A Incentive Planners enpresak euskal baleontzien aztarnak jarraituz Kanadara egingo duen espedizioa aurkeztuko dute gaur Lekeition, 19:30ean, kultur etxean. Espedizioan norbanakoek ere parte hartu ahalko dutela jakitera eman dute.

2017ko ekainaren 15etik 22ra egingo da espedizioa. «Orain arte inoiz egin ez den espedizio kulturala izango da. Gure asmoa da euskal baleontzien aztarnen atzetik joanda, urteak atzera baleontziek Kanadako uretan egiten zituzten ibilbideak gertutik ezagutzea», azaldu dute antolatzaileek.

Horretarako, hainbat hitzaldi ari dira eskaintzen Bizkaian. «Historikoki balearen arrantzagaz lotura zuzena eduki duten herrietan ari gara eskaintzen hitzaldiak. Eta Lekeitio horietako bat da». Hitzaldian itsas historialari batek ere parte hartuko duela jakitera eman dute. «Berak zenbait azalpen emango ditu».

Zehatz esateko, espedizioak euskal baleontziek Terranovan eta Labradorren (Kanada) bizi izandakoak ezagutara eman nahi ditu. «Itsasontziz egingo den abentura honen partaide izan ahal dira herritarrak. Eta proiektua azalduz, herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu», gaineratu dute.

Espedizioaren xehetasunak

Espedizioa Ocean Endeavour itsasontzian egingo da. «Ontzia oso ondo prestatuta dago horrelako ibilbide bat egiteko». Espedizioak, gainera, historia, abentura eta natura uztartuko dituela diote. «Espedizioan hitzaldiak eta bestelako jardunaldiak ere eskainiko dira».

St. John’s-eko (Kanada) portutik aterako da espedizioa, eta zortzi egun beranduago portu berdinean amaituko da. Tartea horretan, ondoko lekuak bisitatuko dituzte: Fogo uhartea, Chateau Bay, Chateau Bay, Gros Morneko Parke Naturala, St. Pierre eta Miquelon eta Placentia.

Interesatuei izena ahalik eta azkarren emateko aholkua ematen diete antolatzaileek; plazak mugatuak dira. Horretarako, ondoko webgunean sartu eta prezioak, baldintzak eta espedizioaren bestelako xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte: www.ballenerosvascos.info.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.