Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskal baleontzien aztarnak bilatzeko proiektuaz berba egingo dute Lekeition

Asier Alkorta
Lekeitio
2015/10/28
5A Incentive Planners enpresak euskal baleontzien aztarnak jarraituz Kanadara egingo duen espedizioa aurkeztuko dute gaur [urriak 28] Lekeition, 19:30ean, kultur etxean. Espedizioan norbanakoek ere parte hartu ahalko dutela jakitera eman dute. 2017ko ekainaren 15etik 22ra egingo da espedizioa. «Orain arte inoiz egin ez den espedizio kulturala izango da. Gure asmoa da euskal baleontzien aztarnen atzetik joanda, urteak atzera baleontziek Kanadako uretan egiten zituzten ibilbideak gertutik ezagutzea», azaldu dute antolatzaileek.
'Ocean Endeavour' ontzia.

‘Ocean Endeavour’ ontzia.

Horretarako, hainbat hitzaldi ari dira eskaintzen Bizkaian. «Historikoki balearen arrantzagaz lotura zuzena eduki duten herrietan ari gara eskaintzen hitzaldiak. Eta Lekeitio horietako bat da». Hitzaldian itsas historialari batek ere parte hartuko duela jakitera eman dute. «Berak zenbait azalpen emango ditu». Zehatz esateko, espedizioak euskal baleontziek Terranovan eta Labradorren (Kanada) bizi izandakoak ezagutara eman nahi ditu. «Itsasontziz egingo den abentura honen partaide izan ahal dira herritarrak. Eta proiektua azalduz, herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu», gaineratu dute. Espedizioaren xehetasunak Espedizioa Ocean Endeavour itsasontzian egingo da. «Ontzia oso ondo prestatuta dago horrelako ibilbide bat egiteko». Espedizioak, gainera, historia, abentura eta natura uztartuko dituela diote. «Espedizioan hitzaldiak eta bestelako jardunaldiak ere eskainiko dira». St. John’s-eko (Kanada) portutik aterako da espedizioa, eta zortzi egun beranduago portu berdinean amaituko da. Tartea horretan, ondoko lekuak bisitatuko dituzte: Fogo uhartea, Chateau Bay, Chateau Bay, Gros Morneko  Parke Naturala, St. Pierre eta Miquelon eta Placentia. Interesatuei izena ahalik eta azkarren emateko aholkua ematen diete antolatzaileek; plazak mugatuak dira. Horretarako, ondoko webgunean sartu eta prezioak, baldintzak eta espedizioaren bestelako xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte: www.ballenerosvascos.info.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.