Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Peru Abarka Album Lehiaketako hamargarren lana kaleratu dute

Leire Arano idazlearen eta Belen Lucas ilustratzailearen lanak biltzen ditu ekoizpen berriak. Joan den barikuan aurkeztu zuten lana Markina-Xemeingo udaletxeanPeru Abarka Album Lehiaketaren hamargarren fruitua eskutara daukate irakurleek. Joan den bari...

Markina-Xemein
2015/10/28

Leire Arano idazlearen eta Belen Lucas ilustratzailearen lanak biltzen ditu ekoizpen berriak. Joan den barikuan aurkeztu zuten lana Markina-Xemeingo udaletxean

Peru Abarka Album Lehiaketaren hamargarren fruitua eskutara daukate irakurleek. Joan den barikuan aurkeztu zuten Markina-Xemeingo udaletxean, Leire Arano idazlearen eta Belen Lucas ilustratzailearen lanak bat eginda jaio den Betiko Atzo?. Antolatzaileek «zoragarritzat» jo duten lana ez da izango azkena, Markina-Xemeingo Udalak eta Ibaizabal argitaletxeak 2016. urtean hamaikagarren Peru Abarka lehiaketa antolatuko dutela aurreratu zuen Mari Eli Ituarte Peru Abarka lehiaketako sustatzaile eta epaimahaikideak.

Hemeretzi idazlan aurkeztu dira aurten Peru Abarka lehiaketara, 2014an baino bost gehiago, eta hori oso garrantzitsua dela adierazi zuen Mari Eli Ituartek. Markina-Xemeingo ordezkariagaz batera epaimahaian egon dira Miren Agur Meabe idazlea eta Eukene Herrera Ibaizabal argitaletxeko editorea. Hasieratik egin zuten aukeraketan bost lan geratu zirela bueltaka azaldu zuen Ituartek, eta azkenean Leire Aranoren lana aukeratu zuten. «Betiko atzo? -ko pertsonaia oso berezia da, hasieratik harrapatzen zaituena, baina, gainera, intriga edo jakin-mina pizten duen zerbait duena. Egitura biribila dauka lanak, oso ondo egitaratuta dago eta egitura biribil hori doa pertsonaia horren egunaren gurpilaren barruan».

Idazlan gutxiago

Idazlanak, aurreko lehiaketan baino gehiago izan badira ere, ilustratzaileen atalean beste urte batzuetan baino gutxiagok parte hartu dutela jakitera eman zuten Ituartek. «Bederatzi lan aurkeztu dira, ez da asko, baina beharbada saritutako testua ez da erraza, bazeukan zailtasun berezi bat».

Epaimahaia, Borja Bujan ilustratzaileak, Ima Mendiola Ibaizabal argitaletxeko ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoak eta Mari Eli Ituarte berak osatu dute. «Ez zen izan bat ere erraza lana aukeratzea. Nahikoa eztabaida eduki genuen bi-hiruren artean ibili ginelako zalantzan, baina, azkenean Belen Lucasen lana aukeratu genuen».

Lucasena oso lan ausarta dela eta pertsonaia nagusiagaz zegoen gorabehera oso ondo gainditzen duela azaldu zuen Ituartek. «Testua detaile askorekin aberastu du, oso lan biribila da eta koloreak, testurak eta orrialdeak konposatzerako orduan ere asko arriskatu du».

Betiko atzo? idatzi zuenean bolada tristea zeukala aitortu zuen Leire Aranok, ezer berezirik ez zeukan baina triste zegoen. Beraz, pare bat astetan jai hartzea erabaki zuen eta interneten zebilela Imanolen abesti bategaz topo egin zuen. «Ez naiz ni beti oso Imanol zalea izan, baina abesti hau entzun nuen eta hitzak sartu zitzaizkidan kaskezurreraino. Horrek sortu zuen gero testua».

Belen Lucasek bete-betean asmatu duela azpimarratu zuen Leire Aranok. «Esan behar dut magikoa izan dela, kolore batzuk pentsatu nituen eta horiek eramango ditu». Ezusteko handia izan zen bai eta Aranorentzat pertsonaia. «Belenek sortu duen pertsonaian ez dut ikusten ez aberats bat ez pobre bat, ez dut ikusten polita edo itsusia den, ez dut ikusten zaharra edo gaztea den eta batez ere ez dut ikusten ez gizon bat ez emakume bat. Hori testuan garrantzi handia duen zerbait da», zehaztu zuen.

Etxerako bidean

Yolanda Mosquera ilustratzaileagaz topo egin izanak jarri zuen Belen Lucas Peru Abarka Album Lehiaketan parte hartzeko bidean. Etxerantz zihoala lehiaketari buruz hitz egin zuten biek eta etxera heldu zenean oinarriak begiratu zituen. «Istorio guzti hori garatzea konplexua zela iruditu zitzaidan hasiera batean: pertsonaia bere buruagaz hitz egiten dago istorio osoan, ez da erlazionatzen, tristura eta bakardadea bizi ditu eta inguruagaz oso sentsible dago. Baina istorioa behin eta berriz irakurrita nire ikuspegia aldatzen joan zen. Sentimendu eta sentsibilitate handiko testua zela iruditu zitzaidan eta edertasun handiko irudiak etortzen hasi zitzaizkidan burura».

Pertsonaia baino bere inguruko giroa irudikatzea egin zitzaiola gaitzena aitatu zuen Lucasek. «Ilustratzaile modura garrantzitsuena, argi izpi batzuk ezartzea zela pentsatu nuen, hasiera batean istorio triste bat dirudienari eguna argitu arte laguntzeko».

Ilustrazioak collage teknikagaz egin ditu, oihalak, testuen argazkiak, marrazkiak, tinta, eta era askotako paperak erabiliz. Gero, hori guztia ordenagailuz tratatu zuela jakitera eman zuen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.