Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

250 lagun inguru batu dira Mutrikun egindako 'Zumba' maratoi solidarioan

Angelman Sindromearen Elkartearen aldeko saioa arrakastatsua izan da. Antolatzaileak pozik agertu dira herritarrek emandako erantzunarekin, eta ekimena errepikatzeko gogoz geratu diraDomekan zumba ekitaldi erraldoia egin zuten Mutrikuko kiroldegian. 17...

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/10/29

Angelman Sindromearen Elkartearen aldeko saioa arrakastatsua izan da. Antolatzaileak pozik agertu dira herritarrek emandako erantzunarekin, eta ekimena errepikatzeko gogoz geratu dira

Domekan zumba ekitaldi erraldoia egin zuten Mutrikuko kiroldegian. 170 bat parte hartzaile batu ziren Angel Sindromearen Elkartearen alde egindako ekimen solidarioan. Horiez gain, ikusle modura harmailetan egon ziren beste 80 bat lagunek ere bat egin zuten ekimenarekin.

Joseba Antxustegi Angelman Sindromearen Elkartearen Mutrikuko ordezkaria pozik agertu da ekitaldiak izan duen arraskatarekin eta oihartzunarekin. Elkarteak Mutrikun horrelako ekitaldi bat antolatu duen lehen aldia izan da, eta balorazio positiboa egin dute. «Jendea oso gustura ikusi genuen, eta datorren urtera begira ekimena errepikatzeko gogoekin geratu gara. Herritarren aldetik babes handia jaso genuen, eta horrekin oso pozik gaude. Gure asmoa, batez ere, gaixotasuna ezagutara ematea eta jendea sentsibilizatzea zen, eta hori hein handi batean lortu dugula uste dugu».

Are gehiago, ekimenak aurreikuspen guztiak bete dituela nabarmendu du Antxustegik. «Hasiera batean, 125 bat lagun batzea espero genuen, baina azkenean, hori eta gehiago etorri ziren».

Parte hartzaileek eskola magistrala probatzeko aukera izan zuten, hainbat tokitatik etorritako irakasle ezagun eta esperientzia handikoekin batera. Unai Centeno mutrikuarraren, Marta Formosoren, Seluco Fernandezen, Raquel Garciaren, Idoia Sanchezen, Maykel Rodriguezen eta Itziar Valls irakaslearen esanetera, bi ordu pasatxoko saioa egin zuten.

Liburu bana

Irakasleak ez eze, parte hartzaileak ere toki askotatik etorritakoak izan ziren. «Batez ere, Mutriku eta inguruetako herrietako bizilagunak batu ziren. Ondarroa, Markina-Xemein eta Lekeitiotik, esaterako, jende asko etorri zen».

Elkarteko kideek guztien parte hartzea eskertu nahi izan dute, baina horien guztien artean, bereziki, Unai Centeno iraskasle mutrikuarraren laguntza azpimarratu nahi izan dute. «Ekimena egiteko ideia berea izan zen. Mutrikun zumba eskola magistral bat antolatzeko asmoa zuen aspalditik, eta gurekin harremanetan jarri ondoren, ekitaldia solidarioa bihurtzea bururatu zitzaion».

Ekitaldi bukaeran, maratoian parte hartu zuten irakasleek oparia jaso zuten elkarteko kideen eskutik. Hain zuzen ere, Vivir con un Angel liburu bana jaso zuten. Angelman Sindromea duten 25 lagunen esperientzia kontatzen du liburuak, tartean, Antxustegitarrena. Bertan, besteak beste, familiek euren eguneroko bizipenak kontatzen dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak abuztuaren 23rako gaztetxea husteko eskatu du, lege prozedurarik hasi barik

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.