Busturialdeak eta Lea-Artibaik ia 3 milioi euro bueltatu behar dizkiote Udalkutxari
Aurrekontuen desoreka beste partida batzuekin orekatzeko eskatu dio EH Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiari. Udalerriek bueltatu behar dutena gehiegizkoa dela deritzo koalizioak, eta protesta egin zuten atzoko osoko bilkuran2015eko aurrekontuen desoreka kon...
Aurrekontuen desoreka beste partida batzuekin orekatzeko eskatu dio EH Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiari. Udalerriek bueltatu behar dutena gehiegizkoa dela deritzo koalizioak, eta protesta egin zuten atzoko osoko bilkuran
2015eko aurrekontuen desoreka konpontzeko, Bizkaiko udalerriek dirua bueltatu beharko diote Udalkutxari. EH Bilduk horri buruz galdera egin zuen atzo Gernika-Lumoko Batzar Etxean egin zuten osoko bilkuran. Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 32 udalerriek, guztira, 2.850.497 milioi euro bueltatu beharko dituzte. 1.793.810 euro eman beharko ditu bueltan Busturialdeak, eta 1.056.687 euro Lea-Artibaik.2015ean diru sarrerak %5 handitzea espero zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, baina 2014an baino %2,8 gehiago besterik ez du batu. Hori dela eta, desoreka du aldundiak aurrekontuetan; EH Bilduk azaldu duenez, desoreka hori 37 milioi euro ingurukoa da. Atzo, Gernikako Batzar Etxean egin duten osoko bilkuran, Bizkaiko udalerri bakoitzak bueltatu beharko duena gehiegizkoa salatu du EH Bilduk, eta desadostasuna agertzeko, kartelak atera dituzte koalizioko batzarkideek.
Udalei kalte
Diru sarrerekin aldundiak ez ditu 2015erako aurreikuspenak bete, eta Josu Imanol Unanuek azaldu duenez, «orain udalek ordaindu beharko dute agintean daudenen kudeaketa txarra». Busturialdeko 20 herriek, guztira, 1.793.810 euro bueltatuko dizkiote aldundiari. Unanueren esanetan, gainera, dirua bueltatu beharrak estuasun batean utziko ditu udal asko, eta aurrekontuetan eragina izango du. «Aurreikusitako jarduera eta proiektu asko burutu ezinik geratuko dira udalerriak». Diru arazoak dituzten udalerriei bereziki kalte egingo diela esan du diputatuak.
EH Bilduren iritziz, fiskalitatea aldatu beharko luke Bizkaiko Foru Aldundiak, eta iruzurraren aurkako politika bultzatu. Desoreka konpontzeko aldundiak bestelako partida batzuetatik kendu dezakeela ere esan du.